Jai Batzordeak "apustu berezia" egin du ikuskizunekin

Larraitz Zeberio Lekuona 2026ko ekainaren 29a

Goxua'n Salsa taldea.

Goxua'n Salsa eta Mirua taldea Elgetako Ferixa Nagusiko jaietan izango dira. Durangoko Ganso & Cia antzerki taldearen Welcome and sorry clown ikuskizuna ere etortzekoa da.

Mugi Panderoa taldeak egingo du egueneko erromeria; barikuan, Mirua taldearen txanda izango da; eta zapatuan, Goxua'n Salsa taldeak hartuko du lekukoa. "Jai Batzordetik saiatu gara eskaintza erakargarria egiten", esan du Jai Batzordeko zinegotzi Ikuska Lizarraldek. "Aurtengo apustua izan da mariatxiak kendu eta haien ordez talde dantzagarri bat ekartzea. Euskal kantuak oinarri dituzten saltsa erritmoko bertsioak egiten ditu Goxua'n Salsa taldeak. Musikari talde handia da, eta kalitate onekoa". Era berean, barikurako eta zapaturako gaueko garraio zerbitzu berezia eskatu du Udalak, eta Aldundiak onartu egin du eskaera.

Domekako clown saioari ere balioa eman nahi dio Lizarraldek. Durangoko Ganso & Cia antzerki taldearen Welcome and sorry ikuskizuna da. "Azpimarratu nahi dut hitzik gabeko ikuskizuna dela eta publiko guztiendako dela".

Mirua taldea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak