Gautxori trebeentzako ginkana egongo da bariku gauean

Larraitz Zeberio Lekuona 2026ko uztailaren 1a

Enbor zoroak puzgarria.

Jai Batzordeak antolatuta, bi puzgarri handi kokatuko ditu Atracciones Sanz etxeak kantxan gauerdian: Enbor zoroak eta Bira salto.

Bariku gauean, Elgetako gautxori trebeenek aukera izango dute gainerako herritarren aurrean abilezia erakustaldia egiteko. Bi puzgarriak bi orduz egongo dira zabalik. Enbor zoroak izenekoan egitekoa izango da proposatutako ibilbidea jausi barik burutzea. Bira salto puzgarriak, berriz, forma borobila du, eta bueltaka dabiltzan lauzpabost hegal. Ez erortzeko, makurtu edo gainetik salto egin beharko dute parte hartzaileek. 

Helburua da ondo pasatzea eta minik ez hartzea. Gunea gauerditik 02:00etara egongo da zabalik.

Bira salto puzgarria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak