Xalbadorpek antolatuta, egun osoko txangoa Nafarroa aldera

Larraitz Zeberio Lekuona 2026ko ekainaren 26a

Elgetako erretiratu taldea eguaztenean Lacturalen.

Bero handiko eguna izan zen eguaztena. Hala ere, Lacturaleren Esne Behien Interpretazio Zentroa eta Doneztebe bisitatu zituen argazkiko erretiratu taldeak.

Etxeberrin (Nafarroa) dago Lacturaleren Esne Behien Interpretazio Zentroa eta bertan egin zuen eguneko lehen bisita Elgetako erretiratu taldeak. Interpretazio Zentroa zein behitegia ikusi zituzten eta esnekiak zelan egiten dituzten bertatik bertara ikusteko aukera izan zuten.

Gosetutakoan Doneztebera jo zuten oso gustuko duten bertako jatetxe batean bazkaltzeko. 

Elgetako erretiratuek Ferixa Nagusiko jaietako barikuan dute hurrengo hitzordu garrantzitsua. Meza (12:00), bermuta udal ordezkariekin (13:45) eta bazkaria dituzte (14:30). 54 lagun elkartuko dira kiroldegian egingo den bazkarian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak