Gazte asanbladak San Juan bezperan zabaldu du gaztetxeko barra

Larraitz Zeberio Lekuona 2026ko ekainaren 24a

Belaunaldi berriko gazte asanbladak pintxo-potearekin inauguratu du gaztetxearen aro berria. Atzo, San Juan bezpera eguna, zabaldu zituzten gaztetxeko ateak publiko orokorrari zerbitzua emanez. 

Ezarritako alerta gorria dela eta, surik gabeko San Juan bezpera izan zen atzokoa. Egon zen, ordea, nobedade garrantzitsu bat; izan ere, Gazte Asanbladak gaztetxeko barra zabaldu zuen eta herritarrek aukera izan zuten, aspaldiko partez, gaztetxean tragoa hartzeko. Bero handiko eguna izan zen, baina programatutako gainerako ekintzak –guraso elkarteak prestatutakoak– normaltasunez egin ziren.

Eguenean mus txapelketa

Hurrengo ekitaldia iragarri du Gazte Asanbladak. Mus txapelketa izango da eta eguenean, hilak 25, jokatuko da gaztetxean bertan 18:30ean. Izen ematea, bikoteko, 5 euro da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak