Ausart ibili dira zezenen aurrean Elgetan

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko ekainaren 13a

Beheko kaleko jaiak ospatu dituzte Elgetan. Zezen aurrean ibili dira korrika, barraskilo lasterketak, futbolineko jolasa eta dantzaldia ere izan dituzte, besteak beste.

Beheko kaleko jaietan, makina bat jolas prestatu dituzte eta gozatu egin dute parte hartu dutenek. Esaterako, barraskilo lasterketan, jaten eta edaten eman diete barraskiloei, lasterketa irabazteko indarrak hartu zezaten. Futbolinean ere ibili dira, zeinek gol gehiago sartu lehiatzen, eta baita zezenen aurrean korrika ere. Dantza ere egin dute, izan dute eta aukera horretarako DJ Amaiarekin lehenengo eta Gauargirekin gero.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak