130 bat lagun elkartuko dira Beheko kaleko jaietako auzo-afarian

Larraitz Zeberio Lekuona 2026ko ekainaren 12a

Atzo, eguena, hasi ziren Beheko kaleko jaiak. Xanpainarekin ospatu zuten jaien hasiera eta Azkaiter Pelox musikari bergararraren emanaldiarekin borobildu zuten eguna. Jaiek gaur arratsaldean izango dute jarraipena.

Ekintzak 16:30ean hasiko dira, eta jai batzordeak jakinarazi du 130 bat lagun elkartuko direla afaltzeko. 20:45ean egingo dute umeen afari-merienda eta 21:30ean, auzo-afaria. Aurretik, bizikleta-buelta Domingo Iturbera (16:30), karakol lasterketa eta igel-toka zein mahai-futbol txapelketak (17:00), entzierroa eta buruhandiak gaztetxoendako (18:00), disko-festa Amaia DJrekin (18:30) eta dantza-showa (19:00) izango dituzte.

Herriko umeen koreografiekin egingo dute, aurten ere, dantza-showa. Afalosteko erromeria, urtero moduan, Gauargi taldeak egingo du.

Denetariko kantuak

Gauargi taldeak egingo du erromeria. "Betiko kantuak abestuko ditugu, eta baita gaur egun modan dauden beste kantu batzuk ere. Urtero moduan, gure helburua izango da jendea dantzan jartzea eta gurekin batera ondo pasatzea. Gogoz gaude, aurten ere, Beheko kalera joateko", azaldu du Gauargiko abeslari Amaia Txintxurretak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak