Elgeta Palestinarekin taldeak antolatuta, olibondo baten landaketa egingo dute bariku goizean Elgetan. "Laster egongo da olibondo bat Elgetako Emakume Erresistenteen Plazan. Olibondoek esanahia berezia dute Palestinan; lurra eta bizitza irudikatzen dute. Hemen, elkartasuna eta genozidioaren memoria irudikatuko du".
Olibondoa Mendizaleen Plazan dago ikusgai eta landaketa-ekitaldia 09:30ean egingo dute, barikuan.
Elkartasun diru-bilketa
Aurreko egunetan elkartasun diru-bilketa kanpaina egingo dute Elgeta Palestinarekin taldeko ordezkariek. "Ekintza hau beharrezkoa dela iruditzen bazaizu eta babestu nahi baduzu jakin Ozkarbipean izango garela zure ekarpena jasotzeko zain bai eguenean –hilak 11– bai barikuan –hilak 12–, 19:00etatik aurrera".