Udal artxiboko boluntario taldeak argazki zaharrak jaso gura ditu erakusketa berria egiteko

Larraitz Zeberio Lekuona 2026ko ekainaren 9a

Elgetarrak udal artxiboko boluntario taldeak antolatutako erakusketaz gozatzen, 2022an.

Aurreko urteetan egindako bi erakusketek "arrakasta handia" izan zuten eta hirugarrena prestatzeko ahaleginean ari dira. Hala, herritarrei dei egin diete etxean gordeta dituzte argazkiak uzteko. Eskaneatu eta astebeteko epean bueltatzeko konpromisoa hartzen dute.

Udazkenerako prestatu nahi dute argazki zaharren hirugarren erakusketa Fernando Larrañagak, Txema Barrutiak eta Manolo Cainzosek. Aurreko bi aldietan moduan, elgetarrek etxean gordeta dituzten argazkiak jasotzeko deialdia egin dute. "Argazkiak gutun-azal batean utzi behar dira udaletxeko harreran izenarekin, harremanetarako telefono zenbakiarekin eta ahal bada argazkietako jendea identifikatuta", azaldu dute. "Guk eskaneatu eta astebete barru leku berean egongo dira jaso ahal
izateko".

Herritarren erantzuna ona izatea espero dute. Aurreko erakusketek harrera oso ona izan zuten-eta.

Edozein zalantzarekin udal artxiboko boluntario taldean udaletxean izaten da martitzen eta eguen goizetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak