2025-2026 ikasturtea azken txanpan sartu da eta eskolak ekainaren 19an amaituko badira ere, eskola komunitateak gaur, barikua, ospatuko du ikasturte amaierako jaia. Urtero moduan, ikasleak, irakasleak, langileak eta familiak elkartuko ditu egitarauak. Aurtengo jaiak, ordea, izango du berezitasunik; izan ere, irailean bete ziren 30 urte gaur egungo eraikina eskolarako zabaldu zenetik.
Jokoak denendako
Eskolak eta Maala guraso elkarteak egun osoko egitaraua gertatu dute. Ekintza bereziak 14:30ean hasiko dira. Haur Hezkuntzako ikasleek tailerrak egingo dituzte kanpo espazioan. Lehen Hezkuntzako umeendako ere tailerrak egongo dira, kasu honetan Maala guraso elkarteak lagunduta.
16:00etatik aurrera familien txanda helduko da. Herri kiroletako probak daude prestatuta haur zein helduendako eta parte hartzeko deia egin dute antolatzaileek. 17:00etatik aurrera, berriz, ohe elastikoak, kutxa dorrea eta zirku jolasak egongo dira.
Denendako izango den zumba saio batekin emango diote amaiera jaiari. Eskolako elastikoa edo jertsea eramateko eskatu dute antolatzaileek.