Abisua jaso ostean bertaratu dira Ertzaintza eta bi anbulantzia. Herrizaingo sailetik azaldu dute "zauri arinekin" ebakuatu dituztela bi gidariak ospitalera –ez du zehaztu zein ospitalera–.
Istripuak ilarak eragin ditu eta bi ibilgailuak erretiratzeko beharrezkoa izan da garabien lana. Bi orduz ertzainek ahalbidetu dute txandakako zirkulazioa. 08:10ean itzuli da normaltasuna errepide sareko gune horretara.