Ekainaren 11n eta 12an ospatuko dituzte Beheko kaleko jaiak aurten. Jai batzordeko ordezkariek aurreratu dute eguenean, ekainak 11, neska-mutikoendako uretako txirrista erraldoia egongo dela 16:15tik aurrera. Ondoren etorriko dira apar festa eta Holi festa (19:00), eta txanpana eta otarrainxkak (19:30).
Barikurako jai batzordeka honako hauek iragarri ditu: Domingo Iturbera bisita bizikletan (16:30), karakol lasterketa zein igel-toka eta mahai-futbol txapelketak (17:00), entzierroa eta buruhandiak (18:00), Amaia DJ saioa (18:30), Dantzashow-a (19:00), haur eta gaztetxoen afaria (20:45), auzo-afaria (21:30), Gauargi taldearen erromeria (23:00) iragarri dituzte eta mojito jaia (00:00).
Afariko txartelak salgai
Helduendako txartelak Goikoetxe harategian daude salgai 17 eurotan, eta umeendako txartelak Lola jatetxean 7 eurotan.