99 neska-mutiko daude izena emanda aurtengo udaleku zerbitzurako

Larraitz Zeberio Lekuona 2026ko ekainaren 2a

Udaleku irekiak, iaz.

Elgetako Herri Eskolan ekainaren 19an amaituko da 2025-2026ko ikasturtea, eta hurrengo astelehenean –ekainaren 22an– zabalduko ditu ateak Udalak ematen duen udaleku irekien zerbitzuak. Uztailaren 24ra arte iraungo du.

Maiatzaren 22an amaitu zen izena emateko epea, eta Udalak jakinarazi du 99 ume daudela apuntatuta udaleku zerbitzurako. 

2-14 urte arteko umeendako zerbitzua da, eta aurten ere oporraldietako lehenengo bost asteetan egongo da erabilgarri. Astelehenetik barikura egongo da zabalik, 09:00etatik 13:00etara. Helburuetako bat da kontziliazio premia duten familiei irtenbide bat eskaintzea, eta umeentzako aisialdi-gune hezitzaile eta euskalduna irekitzea. 

Gaia, animaliak

Gozamena eta dibertsioa eskaini nahi ditu Udalak udaleku zerbitzuan. Hezkuntza zinegotzi Ikuska Lizarraldek azaldu du euskara eta errespetua bultzatuko dituztela, eta nabarmendu du "udako aisialdia kanpo espazioak konkistatzeko unea" dela. Herri Hezitzailea sareko Umeen Batzordearen bidez hainbat irizpide umeek markatu dituzte. Gaia, esaterako: animaliak. Horrekin batera, irteera nagusia, igerilekuetara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak