Euskal Mendizale Federazioak Ohiko Batzar Nagusia egin zuen zapatuan, Espaloia Kafe Antzokian. Lurralde osoko klubetako ordezkarien parte-hartzea izan zuen, eta federazioak adierazi duenez, gai-zerrendan jasotako puntu guztiak aho batez onartu ziren, tartean, 2025eko ekitaldiko itxiera kontablea. Mendiak EMF aplikazioa ere aurkeztu zuten, eta "federazioaren digitalizazioan aurrera egiteko" beste pauso bat dela azaldu.