Bizipoza Eskola Debagoienean ekimenaren baitan, urte oparoa izan dute Herri Eskolako ikasleek. Hala adierazi dute ikastetxetik. Ikasturte hasieran, Zapotxin eta Pontx pailazoen ikuskizunaren bidez, Bizipoza Elkartea eta bere baloreak ezagutu zituzten; urrian, elkarteari buruzko erakusketa egon zen ikusgai udal liburutegian; otsailean, Bizipoza elkarteko kide den Aspanogi elkarteko Nekane Lekuona izan zen bisitan eskolan eta minbiziari buruz hausnartzeko aukera izan zuten ikasleek; eta martxoan, Ndank Ndank elkartearen gidaritzapean eta eskolako kultura astearen baitan Senegali eta Afrikari buruzko topikoak apurtzeko dinamikak egin zituzten.
Bizipoza ikasturteari amaiera emateko ekitaldia egin gaur eguerdian Herri Eskolan. Denen artean horma-irudi handi bat egin dute "Elgeta anitza eta inklusiboa" aldarrikatzeko.
