Emakumeak gailurrean ekimenaren baitan, Bizkaiko mendi-tontorrak emakumez betetzeko deialdia egin zuen Bizkaiko Mendizale Federazioko Berdintasun batzordeak bizkaitarrei zein inguruko herrietako emakumeei. Elgetako Amantalak talde feministak eta Kantsatzeke mendi taldeak bat egin zuten ekimenarekin, eta atzo, Erdellara igo ziren Elgetako hainbat emakume. Osotara, Bizkaia osoko 100 menditako tontorrak hartu zituzten ekimenaren baitan.
