Ferixa Nagusiko jaietako kartel lehiaketa martxan da maiatzaren 24ra arte

Larraitz Zeberio Lekuona 2026ko maiatzaren 7a

2024ko jaietako kartela aukeratzeko egindako erakusketa.

Ferixa Nagusiko jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko prozesua abiatu du Jai Batzordeak. Lanak aurkezteko epea zabalik da. Irabazleak 100 euro jasoko ditu.

Urtero moduan, jaietako kartel lehiaketa deitudu Jai Batzordeak. Lanak aurkezteko azken eguna maiatzaren 24ª da. Obrak A3 neurriko jpg formatuan aurkeztu beharko dira, eta orijinalak beharko dute. Bi idatzi eraman beharko dute: ‘Ferixa Nagusiko Jaixak 2026 Elgeta’ eta ‘uztailaren 2tik 5era’.

Herritarrek aukeratuko dute kartel irabazlea; izan ere, Jai Batzordeak bozketa antolatuko du. Lanak buztin gelan izango dira ikusgai eta botoa aurrez aurre zein online emateko aukera egongo da.

Lehiaketaren oinarriak hemen.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak