Azken egunak elkarteei zuzendutako udal dirulaguntzak eskatzeko

Larraitz Zeberio Lekuona 2026ko apirilaren 30a

Udalak 12.000 euroko diru-lerroa du banatzeko –iaz baino 2.000 euro gehiago–, eta helburua da "herriko elkarteen jarduerak sustatzea". Eskaera guztiak Elgetako Udalaren zerbitzu telematikoen bidez egin behar dira.

Astelehenean, maiatzak 4, amaituko da Elgetako Udalak herriko elkarteei zuzendutako dirulaguntzetarako eskaera egiteko epea.

Udalak iaz egin zuen deialdia lehen aldiz. Bigarren edizioan hiru aldaketa nabarmendu ditu Euskara zinegotzi Maialen Arnedok. "Iaz, balorazio batzarra egin genuen elkarteekin, eta jasotako ekarpenak txertatzen saiatu gara", esan du. Nobedadeetako bi dira eskaerak egiteko epea luzatzea –aurten hogei lanegunekoa– eta errepikakorra den eta aldatzen ez den dokumentazioa urtero aurkeztu beharrik ez izatea –IFZ zenbakia, elkartearen dokumentazioa...–.  

Bestetik, aurten partida osoa banatuko dela esan du Arnedok. "Dirulaguntzak eskatzeko, elkarteek ekintza planak aurkezten dituzte, baina batzuetan ez dira ekintza guztiak gauzatzen eta partida osoa banatu barik gelditzen da. Bada, aurten diru hori birbanatu egingo da, partida erabat bideratzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak