'Telebista' da 2026ko Ferixa Nagusiko Jaixen Mozorro Eguneko gaia

Larraitz Zeberio Lekuona 2026ko apirilaren 23a

123 lagunek eman dute botoa Jai batzordeak antolatuta galdeketan. Botoen %40,6 jaso du 'Telebista' gaiak.

Elgetako Udalak egindako galdeketan jasotako erantzunen berri eman du eta 'Telebista' gaiak botoen %40,6 jaso du. Gai libreak botoen %22,8 jaso du, 'lanbideak' gaiak %19,5 eta 'musika' gaiak %17,1. r

Horrenbestez, gai horren bueltako mozorroa prestatzeko dei egin dute galdeketa sustatu duen Jai batzordetik: telesailak, marrazki bizidunak, lehiaketak, reality saioak, albistegiak...

Udalak eskerrak eman dizkie parte hartu duten herritar guztiei, eta aurtengo Ferixa Nagusiko Jaixak prestatzeko antolatuko diren bileretan, lantaldeetan eta ekimenetan parte hartzera dei egiten die, "giro sortzaile eta parte-hartzailea" sustatzeko asmoz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak