Hona hemen Lasturko tiraldiko sailkapena:
- Sebastian Aranzabal (Elgeta), 3 txirlo.
- Iker Izagirre (San Miguel), 3 txirlo.
- Javi Martino (Ezozi), 3 txirlo.
- Gavi Rodriguez (Asola berri), 2 txirlo.
- Anartz Esteban (San Joxepe), 2 txirlo.
- Ivan Sierra (---), 2 txirlo.
Madinabeitia buru sailkapen nagusian
Sailkapen nagusiari dagokionez Aretxabaletako Gorka Madinabeitia doa buruan 22 txirlorekin; atzetik datorkio Elgeta taldeko Bittor Astigarraga 21ekin. Asola Berriko Enara Montielek osatzen du podiuma hemeretzi txirlo jota.
Hori horrela, emakumeen artean Asola Berriko Enara Montiel dago lehen postuan. Isana Gorosabel aretxabaletarra hirugarren doa bederatzi txirlorekin.
Kadeteetan, Axel Sixtok jarraitzen du nagusi; eta alebinen artean, Luken Martinok.
Edadekoen artean Elgetako Bittor Astigarraga da lehenengoa eta Sebastian Arantzabal bigarrena.
Bikoteka, ostera, Bittor Ugarteburuk (Asola berri) eta Bittor Astigarragak (Elgeta) jarraitzen dute lehen postuan 37rekin, eta horien atzetik, lau gutxiagorekin, Aretxabaletako Eñaut Kortabarria eta Gorka Madinabeitia.
Taldekako sailkapenean, berriz, Elgeta A taldea doa lehenengo eta Bergarako San Joxepe A bigarren.
Hurrengo tiraldia –txapelketako seigarrena– Soraluzeko Ezozi auzoan izango da, apirilaren 25ean, 17:00etan.