Lau aukera proposatu ditu jai batzordeak eta herritarrek adierazi behar dute zein iruditzen zaien egokiena. Zabalik da botoa emateko epea. Domeka, hilak 19, izango da azken eguna.
Aukeran daude lau gaiak dira: lanbideak, musika, telebista edo gai askea. Botoa online eman daiteke hemen edo buztin gelan ipinita dauden QRak erabilita. Baita ere Udalak Whatsappeko zein Telegrameko difusio taldeen bitartez zabaldutako loturak erabilita.
Botoa aurrez aurre emateko aukera ere badago, liburutegian.