Eskola, alondegia, kultura etxea eta liburutegia, frontoia eta kiroldegia eta haur eskola garbitu beharko dira, eta lan-poltsa hori udal garbitzaileen lantaldean egon daitezkeen aldi baterako hutsuneak betetzeko erabiliko da. Hala, 2017an eta 2024an osatutako lan-poltsak bertan behera geratuko dira.
Deialdian parte hartzeko 16 urte beteta izatea eskatzen da, eta gutxienez eskola ziurtagiria edukitzea.