Bizkaia aldera proposatzen dute apirileko irteera Kantsatzeke mendi taldeko kideek. "Sodupen hasiko dugu ibilbidea, aldapatsua, hasieran, arina, errekaren albotik, eta amaieran, tenteagoa. Tontorretik ikuspegi ederra, eta gero, dena behera kotxera iritsi arte", aurreratu dute. Lauzpabost orduko ibilaldia izango dela aurreikusten dute.
Izen-ematea zabalik
Izen-ematea zabalik da eguenera arte, hilak 16, kantsatzeke@gmail.com zein 690 74 00 56 telefono zenbakian (Whatsapp). Taldea 08:00etan abiatuko da herriko plazatik eta prezioa da 10 euro. Adin txikikoek parte hartzeko baldintza da guraso edo nagusi baten ardurapean izatea.