Elgetak 6-3 irabazi du Gipuzkoako Herri Txikien txapelketako bigarren partida

Larraitz Zeberio Lekuona 2026ko apirilaren 12a

Elgetarrek –beltzez– Ikaztegietako taldearen aurka jokatu dute norgehiagoka gaur eguerdian herriko frontoian. Leaburuko taldea izango da hurrengo aurkaria.  

Elgetako talde bat –Elgeta F.T.– Gipuzkoako Herri Txikien Txapelketa jokatzen ari da eta gaur eguerdian jokatu dute bigarren norgehiagoka. Ikaztegietako taldea izan dute aurrez aurre eta 6-3 irabazi dute Elgetako frontoian jokatutako partida.

Martitzenean jokatu zuten lehenengo partida eta orduan galdu egin zuten 12-9 Bidaniko taldearen aurka. Hasiera gazi-gozoa izan zen, baina eman diote buelta elgetarrek. Publikoak ere gogotsu animatu du harmailetatik.

Hurrengo norgehiagoka Leaburuko taldearen kontra izango da. Zehazteko dago noiz eta non.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak