Erdellako jaitsiera berria pilotuen "oso gustukoa" izan da

Larraitz Zeberio Lekuona 2026ko apirilaren 11

Piñu-koku enduro taldeak 125 lagun elkartu ditu antolatzen duen seigarren martxarako. Elgetako Mendizaleen plaza izan dute topaleku 09:00etan eta taldean joan dira San Romango bidegurutzeraino. Bertatik ekin diote eguneko lehen igoerari: Erdella. Jaitsiera estreinatu dute gaur eta gozamena izan dela esan dute pilotu askok.

Probak aurrera jarraitzen du; izan ere, beste bost jaitsiera dituzte aurretik pilotuek eta probak 28 kilometro eta 1.200 metroko desnibela ditu. "Azkonabietan eta Goikomendin ere ibiliko dira.

Eguraldiari begira daude asko, baina ardura ez da handia. Eguerdira bitartean ibiliko dira Elgetako tontorretan gora eta behera. Laguntzaile moduan diharduen herritar taldea ere ez da gutxi.

Itzulia birritan Elgetatik

Erabilgarri izango dira bizikletak garbitzeko gunea zein kiroldegiko dutxak. Txitxi-burruntzia ere egingo dute amaieran. Txirrindularitzaren bueltan "egun osoko plana" egiteko "aukera polita" egongo da gaur Eñgetan.

Itzuliko azken etapa jokatuko da gaur; Antzuola-Bergara etapa. Birritan pasako da Elgetatik, bietan Asentziotik: 14:15ean eta 17:15ean. Lehenengo eta azken mendatea izango da Asentzio.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak