Joan den eguazteneko hilketarekin lotuta, 45 urteko gizonezko bat atxilotu zuten egubakoitzean, baina epaileak behin-behinean aske utzi zuen egunero auzitegira joateko aginduarekin. Pasaportea ere kendu diote.
Gaur arratsaldeko elkarretaratzean hitza hartu dute Amantalak talde feministako kideek, eta Basauriko hilketa matxista salatzeaz gain, eraildako emakumearen familiari, lagunei eta gertukoei babesa adierazi diete: "Horrelako une gogorretan ez dago mina arintzeko hitzik".
Era berean, gizonek euren erantzukizuna dutela nabarmendu dute: "Egiturazko arazo honen sostengatzaileak zarete. Noiz bukatu behar duzue zuen arteko konplizitate ta isiltasunarekin". Horri gehitu diete, erakundeek ere badutela zer egina: "Baliabideak beharrezkoak dira horrelako egoerak saihesteko eta gertatu aurretik neurriak hartzeko. Erabaki arduratsuak hartu behar dituzue benetako justizia feminista bat izan dezagun. Prebentzioa eta arreta dira emakumeok* behar duguna, eta indarkeria matxistarekin amaitzeko politika feministak. Erailketa baten ondoren esaten diren hitzak ez digute bizitza itzuliko".