Elgetako Gazte Asanbladak Gazte Eguna iragarri du apirilaren 18rako

Larraitz Zeberio Lekuona 2026ko apirilaren 2a

Elgetako Gazte Eguna, iaz.

Espaloian egingo dituzte ekintzak eta bazkarirako txartelak salgai daude Janela tabernan. Gaztetxeak zertarako? izeneko mahai-inguruarekin irekiko dute egun osoko egitaraua.

Urtarrilean bete ziren hiru urte Elgetako Gazte Asanblada berrantolatu eta ekinaldi berri bati ekin zionetik. Orain, hirugarren Gazte Eguna iragarri dute, apirilaren 18rako. Gaztetxea aldarrikatzen dute gazteek, eta gaiaren bueltako mahai-ingurua antolatu dute, Gazte Eguna hasteko. Mahai-inguru horretan izango dira Bergarako Ziega gazte asanbladako kideak, Elorrioko zein Arrasateko gazte asanbladakoak eta baita ere Aramaion zabaldu berri den RK gaztetxeko ordezkariak. Galdera batetik abiatuko dute solasaldia, 12:00etan: Gaztetxeak zertarako?

Bazkaria, musika eta argazkia

Espaloian egingo dituzte ekintzak. Mahai-inguruaren ostean bazkaria egingo dute, 14:30ean. Txartelak salgai daude, Janelan.

Zuzeneko musikak ere lekua izango du. 16:30ean Keiia taldearen saio akustikoa izango da, 18:30ean poteo musikatua jolasekin eta 21:30ean Garraio, Ktarsia eta Ufal taldeen kontzertuak. DJ RU2ren emanaldiarekin luzatuko dute gaua Elgetan.

Gazte Eguneko argazkia ere aterako dute. Gaztetxea izandako eraikinaren aurrean aterako dute; izan ere, hura berriz gaztetxe moduan irekitzea nahi dute gazteek. Gaztetxea 2018a ezkero dago itxita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak