Gorka Bereziartua nagusitu da Elgetako tiraldian

Xabier Urtzelai 2026ko martxoaren 29a

Elgetan Gipuzkoako hiru txirlo bola txapelketako hirugarren tiraldia jokatu zuten zapatu arratsaldean, eta Elgetako taldeko Gorka Bereziartua iza da onena. Guztira 76 partaide izan dira. Hurrengo geltokia, Aretxabaletan, bi aste barru. 

Elgetako taldeko Gorka Bereziartua nabarmendu zen zapatu arratsaldean Elgetan. Bigarren UDA Aretxabaleta taldeko Gorka Madinabeitia izan zen eta hirugarren sailkatu zen Sergio Onandia markinarra. "76 partaide izan dira guztira eta nabarmentzekoa da etxeko tiratzaileek egin duten lana", nabarmendu du Sebas Arantzabalek. Gipuzkoako txapelketan guztira 10 saio egingo dituzte, eta Elgetakoa hirugarrena izan da. Hurrengo saioa Aretxabaletan egingo dute, apirilaren 11n. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak