Batzorde irekia da eta herritarrak deituta daude parte hartzera. Uztailaren 2tik 5era ospatuko dituzte 2026ko Ferixa Nagusiko Jaiak. Hortaz, hiru hilabete eta erdiko tartea dago antolaketa lanak egiteko. "Aurreko urteetako egitaraua jarraituz, bagoaz ekintzak lotzen eta dena konfirmatuta ez dagoen arren, lanean ari gara", azaldu du Jai batzordeko burua den Ikuska Lizarralde zinegotziak. Aurreratu du baieztatuta dagoela Mirua taldearen kontzertua, barikuan, plazan. Herri Eguneko urteroko paella-jana ere lotuta dago.
Inkesta mozorroa aukeratzeko
Egueneko mozorro jaitsierarako gaia proposatu nahi du aurten ere jai batzordeak. Lizarraldek esan du badituztela zenbait gai mahai-gainean eta batzordearen asmoa dela apirilean edo maiatzean bozketa antolatzea herritarrek har dezaten erabakia.
Udal ordezkariak, gazte asanbladako kideak eta Amantalak taldeko ordezkariak izan ziren, besteak beste, lehen jai batzordean. Herritarrak parte hartzera animatu dituzte.