Argindarraren fakturak ulertzeko tailerrak antolatu ditu Energia Bulegoak

Larraitz Zeberio Lekuona 2026ko martxoaren 10a

Elgetako Udalak eta Debagoieneko Mankomunitatearen Energia Bulegoak elkarlanean antolatuta, bi tailer izango dira. Biak hilaren 12an, eguena; 17:00etan erretiratuendako eta 18:30ean gainerako herritarrendako.

Argindarraren fakturak ulertzeko tailerra izango da eta Debagoieneko Mankomunitateak eta Elgetako Udalak antolatu dute elkarlanean."Ekarri faktura elektrikoa eta aztertuko dugu kontratatutako potentzia egokia den, energiaren kontsumoaren aurreztu daitekeen eta prezioa", azaldu dute.

Bi saio

Bi saio izango dira: 17:00etan Ozkarbi elkartean erretiratuendako eta 18:30ean udaletxean gainerako interesatuendako. Parte hartzea irekia da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak