Errigorako eskaerak egiteko epea zabalik da, martxoaren 18ra arte

Larraitz Zeberio Lekuona 2026ko martxoaren 4a

Nafarroako produktuak eros daitezke –oliba-olio birjina, kontserbak, ardoa, arroza, pasta, lekaleak...–, eta ekarpenaren zati bat Nafarroa hegoaldeko euskalgintzari bideratzen zaio.

Errigorak martxan du kanpaina berria: Eskutik eskura 2026 kanpaina, hain zuzen ere. Aurreko urteetan bezala, elgetarrek ere herrian bertan jasoko dituzte eskatutako Errigorako produktuak. Goibeko euskaltzaleen mugimendua arduratuko da banaketarekin. "Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen ekimen herritarra da Errigora. Nafarroa hegoaldea du ardatz eta euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren elikagaiei Euskal Herrian bidea emanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz", azaldu dute Errigoratik.

Korrikak Errigora omenduko du aurten Nafarroa hegoaldean euskarari egiten ari den ekarpenarengatik. "Egunetik egunera gero eta zabalagoa den komunitate batek ematen dio gorputza ekimenari; ilusioz eta anbizioz ari garen herritar, nekazari, ekoizle, euskaltzale eta kontsumitzaileez osatutako sare anitz batek. Gure txikitasunetik elkarlan handi bat gauzatu nahi dugu Nafarroak Euskal Herria behar duelako eta Euskal Herriak Nafarroa behar duelako", esan dute Errigoratik.

Eskaerak online

Aurreko kanpainetan moduan produktuak online eskatu behar dira Errigora.eus atariaren bitartez. Martxoaren 18ra arte epea dago. Esan moduan, Goibeko arduratuko da Elgetako banaketaz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak