Zortzigarren edizioa izango da, eta egunean zehar ibilgailu klasikoen erakusketa (11:00), Egoarbitzako lasterketa (11:30), sari banaketa (12:30), talde-argazkia (13:30), herri bazkaria (14:30) eta kontzertuak (21:30) daude iragarrita.
Txartelak salgai
Bazkarirako zein kontzertuetarako txartelak salgai daude Elgetako Lola jatetxean zein Bergarako Arrano tabernan. Aurreko edizioetan moduan, 200 bat lagun elkartzea aurreikusten dute antolatzaileek. Txartelen prezioei dagokienez, bazkarira eta kontzertuetara joan nahi duenak 25 euro ordaindu beharko ditu, eta kontzertuetako sarrera bakarrik, 10 euro.
Hiru talde antzokian
Jaia gauean borobilduko dute, 21:30ean hasiko diren kontzertuekin. Espaloia kafe antzokian hiru talde igoko dira oholtza gainera: Estutu, Laino Beltzak eta Galazota, hain zuzen ere. Ondoren, DJ saioa izango da, goizeko ordu txikietara arte.