Irakurle batek kezka azaldu zuen Elgeta eta Bergara arteko GI-2632 errepidearen egoera txarra zela-eta. Uberatik gorako zatia nabarmentzen zuen hainbat zulo zabaldu baitziren Bergararako noranzkoko erreiean.
Orain egun gutxi egin ditu zulo horiek estaltzeko lanak Diputazioak. Asfalto beroarekin egin dituzte konponketa lanak. Aldundik gaineratu dute aurreikusita dagoela hurrengo kanpainan errepidea osorik asfaltatzea. Ez dute oraingoz lanak egiteko datarik eman.