Gaur egingo da Ferixa Nagusiko jaiak prestatzeko lehen jai batzordea. 20:00etan izango da udaletxean eta herritarrak parte hartzera gonbidatuta daude. Batzordeak, gainera, arduradun berria du: zinegotzi kargua hartu berri duen Ikuska Lizarralde.
Bost bat hilabete gelditzen dira jaien etorrerarako baina antolaketa lanetan hastea komeni da.