Kultura etxeko semaforoaren lanek 3.000 euroko aurrekontua izan dute. Bestalde, Kafe Antzoki azpiko semaforoari zati bat erori zaio, haizearen eraginez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak "laster" konpontzea aurreikusten du.
Eibarrerako bidean dagoen semaforoaren konponketa, berriz, Udalari dagokio: trafikoa erregulatzen duten errepideetako semaforoak Aldundiaren ardura dira, eta oinezkoenak, aldiz, udaletxearenak.