Xalbadorpe erretiratuen elkarteko kideek martitzenean ospatu zituzten Inauteriak. Ez zen inor mozorrotu, baina urteroko txokolate-jana eta bingo saioa egin zituzten. Ozkarbi elkartean batu ziren, 17:00etan, eta txokolate beroa jan ostean hasi zen zenbaki dantza. Batzuek –gehienak emakumeak ziren– beste batzuek baino zorte handiagoa izan zuten, baina hori da jokoaren legea.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.