Palestinako egoerari buruz hitz egingo du Taher Ali aktibistak gaur Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2026ko otsailaren 18a

Elgeta Palestinarekin taldeak antolatuta, Palestinaren egoeraren inguruan egingo du berba Ateneo Palestinako kideak. Udaletxeko areto nagusian izango da hitzaldia, 18:30ean.

Taher Ali militante palestinarra Elgetan izango da gaur Elgeta Palestinarekin taldeak gonbidatuta.  Taher, erbestean bizi den bigarren belaunaldiko palestinarra da eta Ateneo Palestinako kidea. Gaur egungo egoeraren berri emango du eta baita ere azken gertaeren inguruan Ateneo Palestinatik egiten duten irakurketa. Etor daitekeenaz arituko da, eta baita ere Euskal Herritik bultzatu daitezkeen hausnarketen eta esku-hartzeen inguruan.  

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak