Dantzan eta txokolatea jaten ospatu dituzte inauteriak Elgetako gaztetxoek

Gontzal Belategi Zubia

Udalak, herri eskolak eta Maala guraso elkarteak antolatutako egitarauak dantzan jarri ditu Elgetako gaztetxoak. Espaloia Kafe Antzokian dantza egin dute eskolako umeek. Ondoren, pilotalekura joan dira elkarrekin, eta indarrak hartzeko txokolate-janean murgildu dira. Azkenik, disko-festa izan dute, dantzan eta jolasean jarraitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak