Elgetarrek gaur, barikua, ospatuko dute Inauteria. Eskolako umeen kalejirarekin helduko dira lehen mozorroak eta aurten ere aurreikuspena da gai eta kolore askotakoak izango direla. Eguraldi iragarpena dela-eta ez dute kalez kaleko kalejirarik egingo eta Espaloia kafe antzokian egingo dituzte dantzak.
Txokolate-jana eta disko-festa
Ostean, Maala guraso elkarteak prestatutako txokolate-jana izango dute neska-mutikoek eta horrekin batera Udalak antolatutako disko-festa. Mozorro txikien bueltan elkartuko dira handiak ere eta ilundutakoan gehiago batuko dira.
Erretiratuek martitzenean
Xalbadorpe erretiratuen elkarteak Inauteri-martitzenerako iragarri ditu ekintzak. Txokolate-jana eta bingo saioa egingo dituste 17:00etatik aurrera Ozkarbi elkartean. Bazkide guztiak animatzen dituzte parte hartzera.