25 bat lagun elkartu ziren atzo Intxorta elkartean San Blas opilak egiteko

Larraitz Zeberio Lekuona 2026ko otsailaren 4a

Irina, azukrea, arrautzak, gurina, altxagarria eta anis esentzia behar dira San Blas opilak egiteko. Tomas Agoteren eskutik jaso zituzten bai errezeta bai bestelako trikimailuak, atzo, Elgetan. 

25 bat lagun elkartu ziren atzo iluntzean Elgetako Intxorta elkartean San Blas opilak egiteko. Sasoi honetan ohikoak diren opilak egiten ikasteko saioa izan zen eta ez edonolako irakaslearekin gainera; izan ere, 30 bat urtez Galgorri enpresako arduradun izandako Tomas Agotek gidatu zuen Udalak antolatutako tailerra. Denak jarri zituen lanean Agotek eta gomendio berri guztiak ondo apuntatuta joan ziren etxera gehienak. 

Labetik irtendako opilek itxura eta usain ederra zuten. Gainean zuringoa jarri ostean, berriz, zer esanik ez! Hurrengo urterako San Blas opila lehiaketa antolatzea baloratzen ari dira Elgetan.  

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak