Bisita berezia izan zituzten atzo Elgetako eguneko zentroan. Alde batetik, Alicia Garcia herritarra eta bestetik Udaleko zinegotzi Miren Ibarbia. Denen artean egin zituzten San Blas opilak. Makina bat opila egindakoak dira egoiliar gehienak. Aurten ere sukalde lanetan ibili dira. Amaitutakoan, berriz, saria: egin berritako San Blas opila dastatzeko.