Debagoiena Ehuntzen proiektuaren baitan, Debagoieneko hainbat herritan aurrera eramandako ekimena izan da eta gainerako herrietan moduan Elgetan ere interesa sortu du.
Atzoko solasaldiarekin zabaldutako bideak jarraipena izango du; izan ere, Debagoiena Ehuntzen ekimenetik gaiarekin lotutako Bakardadearen inguruko esperientzia interesgarriak hitzaldia iragarri du. Beste herrietan bakardadearekin lotuta dauden iniziatibak ezagutzeko aukera izango da bertan, tartean Auzosarea - Zabalduz ekimen sozialeko kooperatiba, Nagusi kafegunea edo Bergarako Nagusien Kontseiluaren bakardade taldea.
Solasaldia hori ere herriz herri egingo da. Elgetan otsailaren 26an izango da, 18:00etan.