MEK Lemak bost langile kaleratu dituela salatu du Langile Batzordeak

Koldo Zubia Salas 2026ko urtarrilaren 23a

MEK Lemako langileak atzo, "kaleratzerik ez!" dioen pankartarekin.

Elgetako MEK Lemako langileek, abenduaren 19an gertatutako bost kaleratze salatzeko elkarretaratzea egin zuten, atzo, eguena. "Onartezina iruditzen zaigu 2024an 1,6 milioi euroko irabaziak izan dituen enpresa batek lanpostuak suntsitzea", adierazi du Langile Batzordeak.

LAB, ELA eta CCOOak osatutako Langile Batzordearen arabera, "onartezina" da, "arrazoi produktibo eta antolaketa arrazoiengatik", eta, hurrengo urteko aurreikuspenak "aitzaki hartuta" kaleratzeak egitea. Gainera, kaleratze horiek, "inongo aukerarik jarri gabe"  egin dituztela ere esan dute; "izan jardunaldi murrizketak, izan lekualdatzeak edo beste edozein konponbide". Horrenbestez, Enpresa itunaren alde eta ordu baliatzeen erabilera okerraren aurka azken urtean egindako protestetara gehitu zen atzokoa.  

Bestalde, "Azken urteotan enpresako plantilla etengabe txikitzeari eta lanpostuak suntsitzeari esker, enpresa taldea aberastasuna metatuz eta dibidenduak banatuz" aritu dela ere salatu du Langile Batzordeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak