Elgeta Herri Hezitzailea dinamikako eragileek Herri Curriculuma aurkeztuko dute

Larraitz Zeberio Lekuona 2026ko urtarrilaren 26a

Elgeta Herri Hezitzailea dinamikako eragileak batzar batean.

Herriko haurrek herriaren inguruan ikas dezaten sortutako tresna bat da. Martitzenean aurkeztuko dute, 18:00etan, udaletxean.

Elgeta Herri Hezitzailea dinamikan diharduten eragileek deituta, herri curriculumaren aurkezpen saioa izango da martitzenean, hilak 27, 18:00etan.

"Herriko haurrek herriaren inguruan ikas dezaten sortutako tresna bat da", azaldu du Hezkuntza batzordeko buru Kepa de Vegak. "Herriko berbak, herriaren historia, toponimia –auzoak, mendiak, errekak, kaleak…–, jolas tradizionalak eta abar biltzen ditu. Herri Hezitzaileko talde motorrak bideratu du materialaren sorrera eskolako klaustroarekin elkarlanean; eta, beraz, eskolan erabiliko da bereziki". Udaletxeko areto nagusian aurkeztuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak