Aukeratua ez den bakardadeari buruzko hitzaldia egingo dute eguenean Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2026ko urtarrilaren 27a

Elisa Sala Mozos.

Elisa Sala Mozos gizarte-aholkulari arrasatearrak emango du, 18:00etan, udaletxean. Helburua da bakardadearen gaia ikuspegi komunitario eta inklusibotik lantzea eta komunitateak duen zereginari buruz hausnartzea.

Mankomunitateak berriki egindako inkesta baten arabera, debagoiendarren %26 bakarrik sentitzen dira "askotan" edo "beti" eta 65 urtetik gorakoen kasuan %75ek bakardade emozionalaren adierazleren bat dute. Horregatik, Debagoiena Ehuntzen egitasmoak hitzaldiak antolatu ditu herriz herri, Adin Berri programarekin elkarlanean.

Elgetako saioa eguenean izango da, hilak 28. Elisa Sala Mozos gizarte-aholkulari arrasatearrak emango du, 18:00etan, udaletxean. Helburua da bakardadearen gaia ikuspegi komunitario eta inklusibotik lantzea eta komunitateak duen zereginari buruz hausnartzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak