Danbor hotsak izango dira protagonista San Sebastian egunean Elgetan

Julen Murua Mesonero 2026ko urtarrilaren 16a

San Sebastian eguneko danborrada, Elgetan, artxiboko irudi batean.

Goizean zein arratsaldean egingo dute emanaldia gaztetxoenek. San Sebastian Kofradiako Nobleen ekitaldia ere egingo da, eta 23 noble elkartuko dira aurten.

San Sebastian eguna dela eta, eskolako danborradak bi emanaldi egingo ditu: 11:45ean parrokiako arkupean eta 15:30ean frontoi zaharrean –eguraldi txarra bada, HHko patioan–. Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urtekoek eta Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek hartuko dute parte danborradan. Iaz bezala, eta San Sebastian eguna aste barruan izanda, lehen saioa San Sebastian Kofradiako Nobleen ekitaldiari hasiera eman aurretik izango da. Kofradiako kide Oier Villak adierazi du "gustu handiz" hartzen dutela haurren danborrada, "tartean egoten direlako ilobak eta ezagunak diren haur asko". Bigarren saioa familiei begira egindakoa izango da.

Nobleen ekitaldia

Aurten ere 23 lagun elkartuko dira Elgetan San Sebastian egunean: Uberako hiru kofrade, Angiozarko lau eta Elgetako hamasei izango dira. Danborradaren ostean, meza entzun –aurten Imanol Prieto abade berriak esango du– eta sakristiako ekitaldia egingo dituzte. Ekitaldiaren ostean, elkarrekin bazkalduko dute, Lola jatetxean.

Errege Katolikoen aginduz sortu zen, 1482an, Nobleen San Sebastian Kofradia Elgetan, lur-jabeei euren lurrak defen- datzeko armak erabiltzeko bai- mena emateko. Egun, hutsik egin gabe, Uberako, Angiozarko eta Elgetako kofradeek elkarre- kin egiten dute ekitaldia urtero.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak