Martitzenerako deitu dute Elgetako Korrika batzordea sortzeko bilera

Larraitz Zeberio Lekuona 2026ko urtarrilaren 15a

24. Korrikak Atharratzetik Bilbora bidea egingo du martxoaren 19tik 29ra. Ez da Elgetatik igaroko, baina Korrikaren inguruko ekimenak antolatuko dira herrian eta hilaren 20rako deitu dute lehen batzarra. 18:30ean izango da udaletxeko areto nagusian.

Elgetako Korrika batzordea sortzeko lehen batzarra martitzenerako deitu dute. Herriko eragileak eta erakundeetako ordezkariak gonbidatu dituzte parte-hartzera; baita herritarrak ere. "Korrika egitasmo erraldoia da. Hau ez litzateke posible izango Euskal Herrian dagoen sarea martxan ez balego. Batzordeak herrika antolatzen dira eta edonork hartu dezake parte, herritar zein eragileak. Aurten dei berezia egiten dute Gazte Euskaltzaleen Sareko kideek, gazteek ere parte hartu dezaten eta erreleboa modu naturalean eman dadin", azaldu du Korrikako koordinatzaile Ane Elordik.

Izendatuta dago Elgetako batzordeko dinamizatzailea: Uxue Igarza eibartarra izango da. Batzordean parte hartzeko dei egin die herriko eragile eta norbanakoei. 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak