Ezin da gehiago luzatu lelopean egingo du manifestazioa Sarek, "preso daudenen eskubideak defendatzeko eta, batez ere, Euskal Herrian konponbidearen, bakearen eta elkarbizitzaren aldeko apustua egiteko". Autobusa antolatu dute Elgetatik: 15:30ean aterako da plaza barrenetik eta 20:00etan irtengo da Bilbotik bueltan etortzeko.
Interesatuek Haizea tabernan eman dezakete izena.