Bihar esango du azken meza Elgetako parroko Juan Cruz Juaristik

Larraitz Zeberio Lekuona 2026ko urtarrilaren 5a

Juan Cruz Juaristi.

Abenduan bete zituen 93 urte  eta 23 urte egin ditu parroko Elgetan. Bihar eguerdiko mezarekin agurtuko da. Bikario nagusi Mikel Aranguren eta Bergarako parroko Imanol Prieto izango ditu ondoan. Hain zuzen ere, Prieto izango da Juaristiren ondorengoa Elgetako parrokian.

Berezia izango da bihar eguerdiko meza Elgetan. Agerkundeko meza izateaz gainera, 23 urtez herriko parroko izandako Juan Cruz Juaristiren agurreko ospakizuna izango da. 12:00etan hasiko da elizkizuna.

Apaiz ibilbide luzea egin du Juaristik; izan ere, 93 urterekin hartuko du erretiroa. Elgetako parrokiara heldu aurretik 37 urte eman zituen Ruandan misiolari moduan. Meza berezia izango den galdetuta honala dio: "Ez nuen asmorik ezer berezirik egiteko, baina bikario nagusiak deitu zidan esanez etorri egingo zela meza esatera eta horrela izango da. Mikel Aranguren bikario nagusiak esango du meza eta alboan izango gara nire ondorengoa izango den Imanol Prieto, Enrike Ormaetxea diakonoa eta ni neu. Nire agurra eta Imanolen aurkezpena izango da ospakizuna".

Imanol Prieto Bergarako eta Antzuolako parrokoa da. Aurrerantzean, Elgetakoa ere izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak