Urteroko ekitaldia egin dute Intxorta tontorrean

Larraitz Zeberio Lekuona 2026ko urtarrilaren 5a

Urteroko legez, Elgeta, Elorrio, Bergara eta Arrasateko ehun bat herritar Intxorta tontorrean elkartu ziren atzo, urtarrilak 4. 11:00etan ekin zioten ekitaldiari. Egungo egoeraren inguruko analisia jasotzeko hitzartzea egon zen eta talde argazkia atera zuten Ez dugu izaterik aske haiek gabe lelopeko pankartarekin. Giro hotza berotzeko tontorrean salda banatu zuten. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak