Puzgarrietan saltoka, eskulanen txokoan margotzen edota batetik bestera lagunekin jolasean, gaurkoan, pilotalekura bertaratu diren neska-mutikoen barreak eta algarak izan dira protagonista.
Bihar ere zabalik izango da haur parkea; gaur bezala, arratsaldeko lauetatik zortzietara bitartean. Sarrerak hiru euro balio ditu.